Hezkuntza Programa
6-8 9-12 13-18 urte
Nafarroa: Guztion artean etorkizuna eraikiz erakusketaren asmoa egun Nafarroan burutzen ari diren egitasmoetatik eta errealitateetatik abiaturik etorkizuna nola eraikitzen den erakustea da.
Gure hezitzaileak Ikus-Pentsaera metodologian formaturik daude. Honek, lehenik behaketa arretatsua proposatzen du, gero ikusten dugunari buruzko elkarrizketa gogoetatsua eta plurala sortzeko. Metodologiak bakoitzak dakiena erabiltzen du, garapen intelektuala eta estetikoa eta edozein ikusgai ulertzeko ahalmena bultzatzen dituen diskurtso kritiko eta sendoa eraikitzeko helburuarekin. Iritzi ezberdinekiko begirunezko giroan eta elkarrizketaren bidez, ikuslearen parte hartze aktiboa bultzatzen du. Jarrera honekin kasleen motibazioa lortzen da. Ikus-Pentsaera metodologia Visual Thinking izeneko metodoan oinarritzen da, New Yorkeko Arte Modernoko Museoak (MoMA) sortua eta garatua eta “Fundación Arte Viva” fundazioak Argentinan, Brasilen eta Espainian erabilia.
